ARRETA ETA ORIENTAZIOA
Lanbiden izena emanda duten pertsonei eskaintzen zaie, beraien enplegagarritasuna hobetzeko asmoarekin. Elkartzeko leku bat eskaintzen zaie eskatzaileari eta orientazioan diharduen profesionalari, non eskatzailearen profil profesionalaren balorazioa egiten duten elkarrekin, modu pertsonalizatuan. Balorazio hori oinarritzat hartuta, lanerako plan bat ezartzen da, hainbat helbururekin eta eskatzailea lan merkatura gehiago hurbiltzeko hainbat ekintza eta jarduerarekin.
Lanerako orientazioaren osagarri moduan, Enplegu Zentroarenzerbitzua dago. Zerbitzu hori gune fisiko egonkorra da, non Lanbiden izena emanda duten pertsonek eskura dituzten enplegua bilatzeko prozesuan norberak kontsultatzeko moduko tresnak. Pertsonek informazio eguneratua daukate, bibliografia kontsultatzeko, enplegu bilaketari buruzko gidak, ordenagailuak curriculumak eta aurkezpen gutunak diseinatzeko, interneteko sarbidea posta kudeatzeko eta enplegu atarietan izena emateko… eta enplegua bilatzen ari direnean planteatzen zaizkien edozein eratako premiak asetzera eta zalantzak argitzera joan daitezke bertara.
Beraiengana jotzen duten pertsonen bizi baldintzak hobetzea helburu nagusitzat duten hainbat programa dituzte. Zerbitzu horietara doazenak erreferentziako profesional batekin harremanetan jartzen dira eta horren bitartez akonpainamendu prozesu batean parte hartzen dute, non beraien egoera kontrastatu eta beraien autonomia pertsonalaren garapenari eta beraien gizarteratze edota laneratzeari lotuta helburuak zehazten dituzten.